|
|

|
Historia
1.984 urtean Petrel-en (Alakante) Athletic Club-eko Lagunartekoen
XII Biltzarraren ondoren, Bizkaian zeuden Lagunartekoek euren
arteko hurbiltasun geografikoagatik eta Club-arekiko hurbiltasunarengatik
Elkartea sortzea erabaki zuten, euren arteko harremanak sendotzeko
eta Athletic-en aldeko adorea eta kemena batzeko. Halaxe sortu
zen ATHLETIC CLUB-eko LAGUNARTEKO ELKARTEA.
1.985 urtean Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erroldak bere onespena
eman zuen, eta Elkartea Nicolás Hernando, Larrauri Lagunarteko
kidea izan zen lehen lehendakaria. Geroxeago hauek izan dira
lehendakari izan direnak: Jose Gutiez (Portugaleteko De Andrés
Lagunartekoa), Carlos Acero (Uriarte Lagunartekoa), Javier Cano
(Lakabeg Lagunartekoa), Victor Uriarte (Olabeaga Lagunartekoa),
Juan Mari Arana (Casco Viejo Lagunartekoa), eta gaur egun Aitor
Pereira (Bolueta Lagunartekoa) da Athletic Club-eko Lagunarteko
Elkarteko lehendakaria.
Urte hauetan zehar, Elkarteak transformazio handia izan du eta
hasierako hogei Lagunartetik, gaur egun ehunda berroigeita hamar
inguru gara, haserako konpromesu eta gogo berdinekin.
Hasera baten Elkartearen oinarrizko funtzioa lagunartekoen harremanak
indatzea zen, bidai bat edo bi burutuz denboraldi bakoitzean.
Gaur egun betebeharrak areagotu egin dira. Lagunartekoen txapelketak
antolatzen dira, 1979 urtetik eten gabe ospatzen den mus txapelketa
azpimarragarria delarik. Hasera bateko partidu bakarretik, kanpoan
jokatutako partiduen erdira bidaiatzera heldu gara denboraldi
baten, eta erronka berrien antolamendua burutu da, Peñista
Eguna, egoitza propioa (2.000 urteko Martzoaren 28-an inauguratua),
futbito txapelketa, ‘Mañana será león’
eta ‘Leona del año’ garaikurrak eta Elkartearen
futbol taldearen sorrera, 2.005 urtean “European Supporters
Cup” txapelketaren hirugarren edizioa irabaziz. Guzti
hau Lagunartekoen Elkartea, Club-a eta Lagunartekoen arteko
oinarrizko lotura dela ahaztu gabe.
Bukatzeko azpimarratu nahi genuke Elkartearen benetazko historia
Lagunartekoek Athletic Club-arekiko isladatzen duten ILUSIOA
EUSKARRIA ETA BERMEA DIRELA. |
|
|